XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1.1 Zer da PowerPoint?

Oinarrian, aurkezpen grafikoak sortzeko tresna asko eskaintzen dituen aplikazioa da.

Sarritan, gai zehatz bati buruzko azalpenak eman behar direnean, arbela, gardenki-proiektorea, edo azalpenak argituko dituen tresnaren bat erabili ohi da. Horrela ulertu behar da aurkezpen grafikoen kontzeptua ere.

PowerPoint erabiliz landutako aurkezpen bat era askotara erabil daiteke:

Aurkezpena gardenki edo diapositibetan inprimatu eta proiektore baten bidez tartekatu hitzaldian.

Diapositibetan inprimatu nahi bada, inprimategiren batera jo beharko da, aurrerago ikusiko den bezala.

Ordenadoretik zuzenean proiektatzeko gailuren bat konektatuz.

Era honetan, programaren potentzia guztia erabiliko da, gaia azaltzen den bitartean soinuak, mugimendua, eta filme-zatiak ikusteko aukera izanik.

Hau multimedia-aurkezpen bat izango litzateke.

Aurkezpenean erabiltzekoak izan daitezkeen beste hainbat material sortzeko ere erabil daiteke PowerPoint: hizlariarentzat oharrak, gaiaren eskemak, entzuleei banatzeko era askotako dokumentuak...

Hala ere, eta aurkezpenen gaia alde batera utziz, PowerPoint edozein informazio era antolatu eta grafikoan moldatzeko tresna bezala ere ikus daiteke: laburpenak, eskemak, azalak eta abar sortzeko egokia da, oso formatu librean uzten baitu testu, irudi eta abarren konbinazioa.